Gailua automatikoki desblokeatzea
Smart Lock eginbidearekin, errazago desblokeatuko duzu gailua, eta egoera jakinetan
automatikoki desblokeatzeko ezarri ahal izango duzu. Gailua desblokeatuta izango duzu,
adibidez, Bluetooth® gailuetara konektatuta dagoenean edo soinean daramazunean.
Gailua automatikoki desblokea dadin prestatzeko, urrats hauek egin behar dituzu,
emandako ordenan:
•
Ziurtatu Interneteko konexio aktiboa duzula, ahal bada, Wi-Fi® bidezko konexioa, datu-
trafikoaren kostuak mugatzeko.
•
Ziurtatu aplikazio guztiak Play Store™ aplikazioa erabilita eguneratzen dituzula, Google
Play™ zerbitzuen aplikazioa eguneratuta dagoela ziurtatzeko. Google Play™ zerbitzuen
aplikazioa eguneratuta baduzu, azken Smart Lock eginbideak erabili ahal izango dituzu.
•
Gaitu Smart Lock.
•
Ezarri noiz nahi duzun gailua automatikoki desblokeatzea.
Smart Lock eginbidea Google™ enpresak garatu du, eta baliteke denboraren poderioz haren
funtzio zehatzak aldatzea, Google™ enpresak eginbidea eguneratu ahala.
Baliteke Smart Lock eginbidea erabilgarri ez egotea merkatu, herrialde edo eskualde guztietan.
Smart Lock gaitzeko
1
Ziurtatu eredua, PIN kodea edo pasahitza ezarri dituzula pantailaren blokeorako.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Segurtasuna > Agente fidagarriak.
4
Arrastatu
Smart Lock (Google) aukeraren ondoko graduatzailea eskuinera.
5
Punteatu
Agente fidagarriak ondoko atzera gezia.
6
Bilatu eta punteatu
Smart Lock.
7
Idatzi eredua, PIN kodea edo pasahitza. Pantailaren blokeoa idatzi beharko duzu
Smart Lock ezarpenak aldatu nahi dituzunean.
8
Hautatu Smart Lock mota.
Gailua automatikoki desblokeatuta izateko ezarpena
Gailua desblokeatuta izateko, Smart Lock ezar dezakezu ezarpen hauek erabilita:
•
Gailu fidagarriak— Izan gailua desblokeatuta Bluetooth® gailu fidagarria konektatuta
dagoenean.
•
Toki fidagarriak— Izan gailua desblokeatuta toki fidagarri batean zaudenean.
•
Soinean daramazula hautemateko eginbidea— Izan gailua desblokeatuta gailua
soinean daramazunean.
Lau orduz erabiltzen ez duzunean eta berrabiarazten duzunean, eskuz desblokeatu
behar duzu gailua.
Bluetooth® gailu fidagarrietara konektatzea
Konektatutako Bluetooth® gailua "fidagarri" gisa ezar dezakezu, eta zure Xperia™ gailua
desblokeatuta izan fidagarrira konektatuta dagoen bitartean. Beraz, aldian-aldian
Bluetooth® gailuetara konektatzen bazara (adibidez, autoko bozgorailuak, etxeko
zinema-sistemak, Bluetooth® erlojuak edo kirol-jarduerak erregistratzeko gailuak), gailu
fidagarri gisa gehi ditzakezu, eta pantaila blokeatuaren segurtasun gehigarria saihestu,
denbora aurrezteko. Gailu horiek toki seguru samarrean erabiltzen badituzu da egokia
eginbide hori. Zenbaitetan, baliteke eskuz desblokeatu behar izatea gailua gailu
fidagarrietako bat konektatu aurretik.
Ez da gomendatzen gailura gailu fidagarri gisa beti konektatuta dauden gailuak gehitzea,
adibidez, Bluetooth® teklatuak edo entzungailuak.
Bluetooth® gailu fidagarria itzaltzen denean edo barrutitik kanpo geratzen denean, pantaila
blokeatu egiten da eta, desblokeatzeko, PIN kodea, eredua edo pasahitza behar duzu.
48
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Bluetooth® gailu fidagarriak gehitzeko
1
Ziurtatu gailua parekatuta dagoela, eta gailu fidagarri gisa gehitu nahi duzun
Bluetooth® gailura konektatuta.
2
Smart Lock menuan, punteatu
Gailu fidagarriak.
3
Punteatu
Gehitu gailu fidagarria > Bluetootha.
4
Punteatu gailuaren izena konektatutako gailuen zerrendatik gailua hautatzeko.
Parekatutako gailuak soilik agertzen dira zerrenda horretan.
5
Konexioaren segurtasunaren arabera, baliteke eskuz desblokeatu behar izatea
gailua, gailu fidagarriak desblokeatuta izan aurretik.
Bluetooth® gailu fidagarriak kentzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Segurtasuna > Smart Lock > Gailu fidagarriak.
3
Punteatu kendu nahi duzun gailua.
4
Punteatu
Kendu gailu fidagarria.
Gailu fidagarriak erabiltzean seguru zaudela ziurtatzea
Bluetooth® gailu guztiek ez dituzte Bluetooth® arau eta segurtasun gaitasun berberak.
Baliteke beste norbaitek zure Xperia™ gailua desblokeatuta izatea zure Bluetooth®
konexioa imitatuta, nahiz eta gailu fidagarria inguruan ez egon. Gailua ez da beti gai
beste norbaitek imitatzen duen konexioa segurua den edo ez bereizteko.
Gailuak ezin duenean bereizi konexio segurua erabiltzen ari zarela, jakinarazpen bat
jasoko duzu Xperia™ gailuan, eta baliteke eskuz desblokeatu behar izatea gailu
fidagarriak hura desblokeatuta izateko aukera izan aurretik.
Bluetooth® konektagarritasun barrutia hainbat faktoreren arabera alda daiteke, besteak
beste, gailuaren modeloa, konektatutako Bluetooth® gailua, eta ingurunea. Faktore
horien arabera, Bluetooth® konexioek gehienez 100 metrora funtziona dezakete.
Norbaitek zure Xperia™ gailua hartzen badu gailu fidagarri batetik hurbil dagoenean,
baliteke zure Xperia™ gailua atzitu ahal izatea gailu fidagarriak desblokeatu egin badu.
Toki fidagarrietara konektatzea
Toki fidagarrien eginbidea konfiguratuta dagoenean, Xperia™ gailuko pantaila
blokeatzeko segurtasuna desgaitu egiten da fidagarri gisa izendatutako kokapenetan
zaudenean. Eginbideak funtzionatzeko, Internetera konektatuta egon behar duzu (ahal
dela, Wi-Fi® bidez), eta gailuari uneko kokapena erabiltzea baimendu behar diozu.
Toki fidagarriak konfiguratzeko, ziurtatu zehaztasun handiko kokapen modua edo bateria
aurrezteko kokapen modua gaituta dagoela gailuan, etxeko kokapena edo kokapen
pertsonalizatua gehitu aurretik.
Toki fidagarriaren hedadura zehatza gutxi gorabeherakoa da, eta baliteke kokapen fidagarri
gisa gehitu duzun etxearen edo bestelako eremuaren horma fisikoez haraindi egotea. Eginbide
honek gehienez 80 metroko inguruan izan dezake gailua desblokeatuta. Horretaz gain, kontuan
izan kokapen seinaleak manipulatu egin daitezkeela, edo haien erreplikak egin. Ekipamendu
espezializaturako sarbidea dutenek gailua desblokea lezakete.
Etxeko kokapena gehitzeko
1
Ziurtatu kokapen modua aktibatuta dagoela eta
Zehaztasun handia edo Bateria
aurreztea ezarpena erabiltzen ari zarela.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Segurtasuna > Smart Lock >Toki fidagarriak >
Hasiera.
4
Punteatu
Aktibatu kokapena.
49
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Etxeko kokapena editatzeko
1
Ziurtatu kokapen modua aktibatuta dagoela eta
Zehaztasun handia edo Bateria
aurreztea ezarpena erabiltzen ari zarela.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Segurtasuna > Smart Lock > Toki fidagarriak.
4
Hautatu etxeko kokapena.
5
Punteatu
Editatu.
6
Bilaketa-barran, idatzi etxeko kokapen gisa erabili nahi duzun kokapena.
Etxeak helbide berean hainbat eraikin baldin baditu, baliteke gehitu nahi duzun toki fidagarriak
unekoa ez den beste helbide bat izatea. Kokapena zehatzagoa izan dadin, eraikin-
konplexuaren barruko etxearen uneko kokapena toki pertsonalizatu gisa gehi dezakezu.
Etxeko kokapena kentzeko
1
Ziurtatu kokapen modua aktibatuta dagoela eta
Zehaztasun handia edo Bateria
aurreztea ezarpena erabiltzen ari zarela.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Segurtasuna > Smart Lock >Toki fidagarriak >
Hasiera.
4
Punteatu
Desaktibatu kokapena.
Kokapen pertsonalizatuak erabiltzea
Edozein kokapen gehi dezakezu toki fidagarri eta pertsonalizatu gisa, gailua
desblokeatuta eduki ahal izateko.
Toki pertsonalizatuak gehitzeko
1
Ziurtatu kokapen modua aktibatuta dagoela eta
Zehaztasun handia edo Bateria
aurreztea ezarpena erabiltzen ari zarela.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Segurtasuna > Smart Lock > Toki fidagarriak.
4
Punteatu
Gehitu toki fidagarria.
5
Uneko kokapena toki fidagarri eta pertsonalizatu gisa erabiltzeko, punteatu
Hautatu kokapen hau.
6
Bestela, beste kokapen bat gehitzeko, punteatu punteatu luparen ikonoa eta idatzi
helbidea. Gailuak idatzitako kokapena bilatzen du. Iradokitako helbidea
erabiltzeko, punteatu helbidea.
7
Kokapena doitzeko, punteatu helbidearen ondoko atzera gezia. Ondoren,
arrastatu kokapenaren klipa nahi duzun tokira eta punteatu
Hautatu kokapen hau.
Toki pertsonalizatua editatzeko
1
Ziurtatu kokapen modua aktibatuta dagoela eta
Zehaztasun handia edo Bateria
aurreztea ezarpena erabiltzen ari zarela.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Segurtasuna > Smart Lock > Toki fidagarriak.
4
Hautatu editatu nahi duzun tokia.
5
Punteatu
Editatu helbidea.
6
Beste kokapen bat sartzeko, punteatu luparen ikonoa eta idatzi helbidea. Gailuak
idatzi duzun kokapena bilatuko du. Iradokitako helbidea erabiltzeko, punteatu
helbidea.
7
Kokapena doitzeko, punteatu helbidearen ondoko atzera gezia. Ondoren,
arrastatu kokapenaren klipa nahi duzun tokira eta punteatu
Hautatu kokapen hau.
Toki pertsonalizatuak kentzeko
1
Ziurtatu kokapen modua aktibatuta dagoela eta
Zehaztasun handia edo Bateria
aurreztea ezarpena erabiltzen ari zarela.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Segurtasuna > Smart Lock > Toki fidagarriak.
4
Hautatu kendu nahi duzun tokia.
5
Punteatu
Ezabatu.
50
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Gailua desblokeatuta izatea soinean daramazunean
Soinean daramazula hautemateko eginbidea erabilita, gailua desblokeatuta izan
dezakezu soinean daramazunean, eskuan, patrikan edo poltsan. Gailuko azelerometroak
gailua desblokeatuta izango du soinean daramazula nabaritzen duenean. Gailua blokeatu
egiten da azelerometroak nabaritzen duenean gailua nonbait utzi dela.
Soinean daramazula hautemateko eginbideak ezin du bereizi nork daraman. Desblokeatuta eta
soinean daramazula hautemateko eginbidea aktibatuta dagoela gailua beste norbaiti ematen
badiozu, baliteke desblokeatuta egoten jarraitzea beste erabiltzailearentzat ere. Gogoan izan,
segurtasun eginbide gisa, soinean daramazula hautemateko eginbidea ez dela eredua, PIN
kodea edo pasahitza bezain segurua.
Soinean daramazula hautemateko eginbidea gaitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Segurtasuna > Smart Lock > Soinean
daramazula hautemateko eginbidea.
3
Arrastatu
Desaktibatuta aukeraren ondoko graduatzailea eskuinera, ondoren
punteatu
Ados.
Soinean daramazula hautemateko eginbidea erabiltzea
Soinean daramazula hautemateko eginbidea erabiltzen duzunean, portaera hauetaz
jabetu behar duzu:
•
Gailuak nabaritzen duenean soinean daramazula, desblokeatuta geratzen da
desblokeatu ondoren.
•
Gailua uzten duzunean eta soinean ez daramazula nabaritzen duenean, gailua
automatikoki blokeatzen da.
•
Gailua utzi ondoren (adibidez, mahai gainean jartzen baduzu), minutu bat behar izan
dezake blokeatzeko.
•
Autoan, autobusean, trenean edo lurreko beste ibilgailu batzuetan sartzean, gailuak 5 eta
10 minutu artean behar izan ditzake blokeatzeko.
•
Kontuan izan, hegazkinean edo itsasontzian sartzean (edo lurrekoa ez den ibilgailu
batean), baliteke gailua automatikoki ez blokeatzea; beraz, blokea ezazu eskuz, behar
izanez gero.
•
Gailua berriro hartzen duzunean edo ibilgailutik ateratzen zarenean, desblokea ezazu
behin, eta desblokeatuta geratuko da soinean badaramazu.
Soinean daramazula hautemateko eginbidea desaktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Segurtasuna > Smart Lock > Soinean
daramazula hautemateko eginbidea.
3
Arrastatu
Aktibatuta aukeraren ondoko graduatzailea eskuinera.