Aplikazioetan zehar nabigatzea
Aplikazioen artean nabiga dezakezu nabigazio teklak, gogokoen barra eta erabilitako
azken aplikazioen leihoa erabilita. Azken horrekin, erraz alda zaitezke erabilitako azken
aplikazioen artean. Nabigazio teklak hauek dira: hasierako tekla, azken aplikazioen tekla
eta atzera tekla. Zenbait aplikazio itxi egiten dira irteteko hasierako tekla sakatzen
duzunean; beste batzuk, berriz, pausatu egiten dira edo atzeko planoan exekutatzen
jarraitzen dute. Aplikazioa pausatzen bada edo atzeko planoan exekutatzen bada,
aplikazioa irekitzen duzun hurrengo aldian, utzi zenuen tokitik hasi ahal izango duzu.
1
Erabilitako azken aplikazioen leihoa: ireki erabilitako azken aplikazioetako bat
2
Gogokoen barra: erabili lasterbidea aplikazioak edo widgetak atzitzeko
3
Azken aplikazioen tekla: ireki erabilitako azken aplikazioen leihoa eta gogokoen barra
4
Hasierako tekla: irten aplikaziotik eta itzuli hasierako pantailara
5
Atzera tekla: itzuli aurreko pantailara aplikazioaren barnean edo itxi aplikazioa
Ireki erabilitako azken aplikazioen panela
•
Sakatu .
20
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Erabilitako azken aplikazio guztiak ixteko
•
Punteatu eta, ondoren, punteatu
.
Aplikazioetako menuak irekitzeko
•
Aplikazioa erabili bitartean, sakatu .
Aplikazio guztiek ez dute menurik erabilgarri.