Sony Xperia Z - Aplikazio txikiak

background image

Aplikazio txikiak

Aplikazio txikiak pantaila berean beste aplikazio batzuen gainean exekutatzen diren

miniaturazko aplikazioak dira eta ataza anitz egitea ahalbidetzen dute. Adibidez, moneta

kanbioaren tasei buruzko xehetasunak erakusten dituen web orri bat irekita baduzu,

Kalkulagailua aplikazio txikia ireki dezakezu horren gainean kalkuluak egiteko. Aplikazio

txikiak gogokoen barratik atzi ditzakezu. Aplikazio txiki gehiago deskargatzeko, joan

Google Play™ zerbitzura.

Aplikazio txikiak irekitzeko

1

Gogokoen barra agertzeko, sakatu .

2

Punteatu ireki nahi duzun aplikazio txikia.

Hainbat aplikazio txiki ireki ditzakezu aldi berean.

Aplikazio txiki bat ixteko

Punteatu aplikazio txikien leihoan.

Aplikazio txikiak deskargatzeko

1

Gogokoen barran, punteatu

eta, ondoren, eta .

2

Bilatu deskargatu nahi duzun aplikazio txikia eta, ondoren, jarraitu deskargatzeko

eta instalazioa osatzeko jarraibideei.

Aplikazio txiki bat mugitu

Aplikazio txikia irekita dagoenean, eduki ukituta aplikazio txikiaren goi ezkerreko

ertza eta mugitu nahi duzun kokapenera.

Aplikazio txiki bat minimizatu

Aplikazio txikia irekita dagoenean, eduki ukituta aplikazio txikiaren goi ezkerreko

ertza eta arrastatu eskuin ertzera edo pantailaren behealdera.

Gogokoen barrako aplikazio txikiak berrantolatzeko

Eduki sakatuta aplikazio txikia eta arrastatu nahi duzun kokapenera.

Gogokoen barrako aplikazio txikiak kentzeko

1

Eduki sakatuta aplikazio txikia eta, ondoren, arrastatu hona: .

2

Punteatu

Ados.

Aurretik kendutako aplikazio txikiak berrezartzeko

1

Ireki gogokoen barra eta, ondoren, punteatu

.

2

Eduki ukituta berrezarri nahi duzun aplikazio txikia eta, ondoren, arrastatu

gogokoen barrara.

Widgetak aplikazio txiki gisa gehitzeko

1

Gogokoen barra agerrarazteko, sakatu .

2

Punteatu

> > .

3

Hautatu widget bat.

4

Idatzi widgetaren izena, nahi baduzu, eta punteatu

Ados.

21

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.