Zergatik behar dut Google™ kontu bat?
Zure Sony Xperia™ gailua Google™-k garatutako Android™ plataforman exekutatzen
da. Gailua erosten duzunean Google™ aplikazio eta zerbitzu sorta izango duzu
erabilgarri gailuan, besteak beste, Gmail™, Google Maps™, YouTube™ eta Play-
Store™ aplikazioa, Android™ aplikazioak deskargatzeko lineako Google Play™ dendan
sartzen uzten dizun aplikazioa. Zerbitzu horiei etekin handiena ateratzeko, Google™
kontua behar duzu. Adibidez, derrigorrezkoa da Google™ kontua izatea ekintza
hauetarako:
•
Google Play™ dendatik aplikazioak deskargatzeko eta instalatzeko.
•
Posta elektronikoa Gmail™ erabiliz kontaktuak eta egutegia sinkronizatzeko.
•
Hangouts™ aplikazioaren bidez lagunekin txateatzeko.
•
Sinkronizatu arakatze historia eta laster markak Google Chrome™ web arakatzailea
erabiliz.
•
Identifikatu erabiltzaile baimendu gisa Xperia™ Companion erabiliz software konpondu
ostean.
•
Aurkitu, blokeatu edo garbitu urrunetik galdutako edo lapurtutako gailuak my Xperia™
edo Android™ Gailu kudeatzailea zerbitzua erabiliz.
Android™ eta Google™ sistemei buruzko informazio gehiago lortzeko, joan
http://support.google.com
helbidera.
Funtsezkoa da Google™ kontuaren erabiltzaile izena eta pasahitza gogoratzea. Zenbait
egoeretan, baliteke segurtasun arrazoiengatik zeure burua identifikatu behar izatea Google™
kontua erabiliz. Egoera horietan ez badituzu Google™ erabiltzaile izena eta pasahitza ematen,
gailua blokeatuta dago. Gainera, Google™ kontu bat baino gehiago bat badituzu, ziurtatu
dagokion kontuaren kredentzialak idazten dituzula.
Gailuan Google™ kontua konfiguratzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Kontuak > Gehitu kontua > Google.
3
Jarraitu erregistro laguntzaileari Google™ kontu bat sortzeko, edo hasi saioa
dagoeneko kontua baduzu.
Gailua abiarazten duzun lehen aldian, konfigurazio laguntzailetik ere has dezakezu saioa edo
sor dezakezu Google™ kontua. Bestela, sarean sor dezakezu kontua
www.google.com/accounts
helbidean.