Sony Xperia Z - Muntaketa

background image

Muntaketa

Plastikozko xafla babesle bat dago pantailara erantsita. Film hori kendu egin beharko

zenuke ukipen pantaila erabiltzen hasi aurretik. Bestela, baliteke ukipen pantailak behar

bezala ez funtzionatzea.

Micro SIM txartela sartzeko

8

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

1

Sartu azazkala micro SIM txartelaren zirrikituaren estalkiaren eta gailuaren alboko

tartean eta askatu estalkia.

2

Azazkalaz baliatuta, tiratu micro SIM txartelaren euskarriari.

3

Jarri mikro SIM txartela mikro SIM txartelaren euskarrian, urre koloreko

konektoreak kanpora begira dituela.

4

Sartu micro SIM txartelaren euskarria gailuan.

5

Jarri berriro micro SIM txartelaren zirrikituaren estalkia.

Mikro SIM txartela SIM txartelaren euskarririk gabe sartuz gero, mikro SIM txartela edo

telefonoa kaltetu dezake, eta Sony-k ez du bermatzen eta ez da erantzule egingo halako

ekintzen ondoriozko kalteengatik.

Memoria txartela sartzeko

Ez sartu mikro SIM txartelik memoria txartelaren zirrikituan.

1

Memoria txartelaren atzeko estalkia kentzeko, sartu azazkala estalkiaren beheko

ertzean dagoen zirrikituaren eta telefonoaren artean dagoen zuloan eta tira

estalkiari.

2

Sartu memoria txartela memoria txartelaren zirrikituan, urre koloreko konektoreak

behera begira dituela.

3

Azazkala erabiliz, bultza memoria txartela zirrikituan barrena, blokeo soinua entzun

arte.

4

Bultza memoria txartelaren zirrikituaren estalkia berriro bere posiziora, behar

bezala eutsi arte.

Hainbat herrialdetan agian ez dator memoria txartela telefonoarekin batera.

Mikro SIM txartela kentzeko

1

Kendu estalkia mikro SIM txartelaren atakatik.

2

Kendu mikro SIM txartelaren euskarria.

3

Kendu mikro SIM txartela.

4

Sartu mikro SIM txartelaren euskarria berriro zirrikituan.

5

Lotu berriro mikro SIM txartelaren zirrikituaren estalkia.

9

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Memoria txartela kentzeko

1

Desaktibatu telefonoa edo desmuntatu memoria txartela

Ezarpenak > Biltegia >

Desmuntatu SD txartela aukeratik.

2

Kendu memoria txartelaren estalkia, sakatu memoria txartelaren ertzaren kontra

eta askatu.

3

Tira txartela kanporantz, erabat kentzeko.