Zerbitzuen eta eginbideen mugak
Erabiltzailearen gida honetan deskribatutako zerbitzu eta eginbide guztiak ez dira
herrialde guztietako sare eta zerbitzu hornitzaile guztiekin bateragarriak. Hori GMS sareko
Nazioarteko Larrialdi Deietarako 112 zenbakiaren kasuan ere gerta daiteke. Jarri zure
sareko operadorearekin edo zerbitzu hornitzailearekin harremanetan zerbitzu edo
eginbide jakin baten erabilgarritasuna eta aplika dakizkiokeen tarifa gehigarriak
ezagutzeko.
Gida honetan deskribatutako hainbat eginbide eta aplikazio erabiltzeko, litekeena da
Interneterako sarbidea behar izatea. Datu konexio karguak aplika daitezke gailuaren
bidez Internetera konektatzeagatik. Informazio gehiago lortzeko, jarri hari gabeko zerbitzu
hornitzailearekin harremanetan.
141
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.