Kontaktuak gehitzea eta editatzea
Kontaktuak gehitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu .
2
Punteatu .
3
Kontuak sinkronizatu badituzu kontu batekin edo gehiagorekin eta kontaktu bat
lehen aldiz gehitzera bazoaz, kontaktu hori zein kontutan gehitu nahi duzun
aukeratu behar duzu. Bestela, kontaktua gailuan erabili eta gorde bakarrik egin
nahi baduzu, punteatu
Babeskopiarik ez.
4
Idatzi edo hautatu kontaktuari buruzko nahi duzun informazioa.
5
Amaitutakoan, punteatu
Eginda.
3. urratsean sinkronizazio kontua hautatu ondoren, kontu hori agertuko da kontu lehenetsi gisa
kontaktuak gehitzen dituzun hurrengo aldian. Kontaktuak kontu jakin batean gordetzean, kontu
hori agertuko da kontu lehenetsi gisa kontaktu bat gehitzen duzun hurrengo aldian. Kontaktu
bat kontu jakin batean gorde baduzu eta beste kontu batera eraman nahi baduzu, beste
kontaktu bat sortu beharko duzu eta, bertan, kontaktua zein kontutan gehitu nahi duzun
hautatu.
Gehi ikurra eta herrialdearen kodea kontaktuaren telefono zenbakiaren aurretik gehitzen
baduzu, ez duzu zenbakia berriro editatu behar beste herrialde batzuetatik deiak egiten
dituzunean.
Kontaktuak editatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu ; ondoren, punteatu .
2
Punteatu editatu nahi duzun kontaktua eta, ondoren, punteatu .
3
Editatu nahi duzun informazioa.
4
Amaitutakoan, punteatu
Eginda.
Sinkronizazio zerbitzu batzuek ez dizute kontaktuaren xehetasunak editatzen utziko.
Argazki bat kontaktu batekin lotzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu .
2
Punteatu editatu nahi duzun kontaktua eta, ondoren, punteatu .
3
Punteatu
eta hautatu kontaktuaren argazkia gehitzeko metodoa.
4
Argazkia gehitu duzunean, punteatu
Eginda.
Halaber, kontaktuaren argazkia
Albuma aplikaziotik ere gehi dezakezu zuzenean. Lineako
kontu batean gordetako argazki bat gehitu nahi baduzu, lehendabizi argazkia deskargatu
behar duzu.
Kontaktuen dei tonua pertsonalizatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu .
2
Punteatu editatu nahi duzun edukia eta, ondoren, punteatu .
3
Punteatu >
Ezarri dei tonua.
4
Hautatu zerrendako aukera bat edo punteatu gailuan gordetako musika fitxategi
bat hautatzeko, eta ondoren, punteatu
Eginda.
5
Punteatu
Eginda.
70
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Kontaktuak ezabatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu .
2
Eduki ukituta ezabatu nahi duzun kontaktua.
3
Kontaktu guztiak ezabatzeko, punteatu behera gezia beherako menua irekitzeko,
eta gero hautatu
Markatu guztiak.
4
Punteatu eta, ondoren,
Ezabatu.
Zeure buruari buruzko kontaktu informazioa editatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu ; ondoren, punteatu .
2
Sakatu
Ni eta, ondoren, sakatu .
3
Idatzi informazio berria edo aldatu nahi duzuna.
4
Amaitutakoan, punteatu
Eginda.
SMSetatik kontaktuak sortzea
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu .
2
Punteatu >
Gorde.
3
Hautatu lehendik den kontu bat, edo punteatu
Sortu kontaktua.
4
Editatu kontaktuaren informazioa eta punteatu
Eginda.