Ukipen bakarreko konfigurazioa
Ukipen bakarreko konfigurazioa funtzioa bi Xperia™ gailuren artean haririk gabe lan
egiten duten hainbat eginbideren konfigurazioa automatikoki abiarazteko erabil
dezakezu. Adibidez, ukipen bakarreko konfigurazioa Pantaila islatzea eta Xperia Link™
oinarrizko ezarpenen konfigurazioa abiarazteko erabil dezakezu. Konfiguratzen
amaitzean, behin bakarrik ukitu beharko duzu eginbide horiek exekutatzeko.
Ukipen bakarreko konfigurazioa funtzioa NFC erabiliz aktibatzen da. Ukipen bakarreko
beste eginbide batzuk Bluetooth® eta multimedia zerbitzaria dira. Pantaila islatzea,
multimedia zerbitzaria, NFC eta Bluetooth® eginbideak konfiguratzeari buruzko
informazio gehiago eskuratzeko, begiratu dagokion atala erabiltzailearen gidan.
Ukipen bakarreko konfigurazioa gailuan abiarazteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Xperia™ konektagarritasuna > One-touch
konfigurazioa. NFC funtzioa automatikoki aktibatzen da.
3
Ziurtatu NFC funtzioa aktibatuta dagoela Xperia™ gailuan.
4
Ziurtatu bi gailuetako pantailak desblokeatuta eta aktibo daudela.
5
Mantendu bi gailuak batera, gailu bakoitzaren NFC hautemate eremuak bestea uki
dezan. Ukipen bakarreko konfigurazioa funtzioa automatikoki exekutatzen da.
Bi gailuek Ukipen bakarreko konfigurazioa funtzioa onartu behar dute.
119
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.