NFC
Erabili Near Field Communications (NFC) datuak beste gailuekin partekatzeko, bideoak,
argazkiak, web orrien helbideak, musika edo kontaktuak esaterako. Produktu edo
zerbitzu baten inguruan informazioa ematen duten etiketak eskaneatzeko ere erabil
dezakezu NFC, baita gailuko hainbat funtzio aktibatzeko ere.
NFC zentimetro bateko gehienezko tartea duen hari gabeko teknologia da. Horregatik,
gailuak bata bestetik oso hurbil jarri behar dira. NFC erabili ahal izan aurretik, NFC
funtzioa aktibatu behar duzu aurrena, eta gailuaren pantailak aktibo egon behar du.
Agian NFC ez da erabilgarri egongo herrialde eta/edo eskualde guztietan.
NFC funtzioa aktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gehiago.
3
Punteatu
NFC alboko piztu-itzali botoia.
115
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
NFC erabiliz kontaktuak beste gailu batekin partekatzeko
1
Egiaztatu gailuek NFC funtzioa aktibatuta dutela eta bi pantailak aktibo daudela.
2
Kontaktuak ikusteko, joan Hasierako pantaila ikuspegira, punteatu , eta
punteatu .
3
Punteatu partekatu nahi duzun kontaktua.
4
Eutsi zure gailuaren eta edukia jasoko duen gailuaren atzealdeak bata bestearen
aurka, gailu bakoitzaren NFC hautemate eremuak elkar ukitzeko moduan. Gailuak
konektatzen direnean, kontaktuaren miniatura agertuko da.
5
Punteatu miniatura transferitzen hasteko.
6
Transferitzen amaitutakoan, kontaktuaren informazioa jasotzeko gailuaren
pantailan agertuko da eta jasotzeko gailuan ere gordeko da.
Musika fitxategiak NFC darabilten beste gailuekin partekatzeko
1
Egiaztatu zure gailuak eta jasotzen duen gailuak NFC funtzioa aktibatuta dutela eta
bi pantailak aktibo daudela.
2
Musika aplikazioa irekitzeko, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
3
Hautatu musika kategoria bat eta arakatu partekatu nahi duzun pista.
4
Punteatu pista hura erreproduzitzeko. Gero, punteatu dezakezu, pista
pausatzeko. Transferentziak pista erreproduzitzen ari denean zein pausatuta
dagoenean funtzionatzen du.
5
Eutsi zure gailuaren eta edukia jasoko duen gailuaren atzealdeak bata bestearen
aurka, gailu bakoitzaren NFC hautemate eremuak elkar ukitzeko moduan. Gailuak
konektatzen direnean, pistaren miniatura agertuko da.
6
Punteatu miniatura transferitzen hasteko.
7
Transferentzia amaitzean, musika fitxategia berehala erreproduzituko da gailu
hartzailean. Era berean, fitxategia gailu hartzailean gordeko da.
NFC erabiliz argazkiak edo bideoak beste gailu batekin partekatzeko
1
Egiaztatu gailuek NFC funtzioa aktibatuta dutela eta bi pantailak aktibo daudela.
2
Gailuko argazkiak eta bideoak ikusteko, joan Hasierako pantaila ikuspegira,
punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu
Albuma.
3
Punteatu partekatu nahi duzun argazkia edo bideoa.
4
Eutsi zure gailuaren eta edukia jasoko duen gailuaren atzealdeak bata bestearen
aurka, gailu bakoitzaren NFC hautemate eremuak elkar ukitzeko moduan. Gailuak
konektatzen direnean, pistaren miniatura agertuko da.
5
Punteatu miniatura transferitzen hasteko.
6
Transferitzen amaitutakoan, argazkia edo bideoklipa gailu hartzailearen pantailan
agertuko da. Era berean, elementua gailu hartzailean gordeko da.
NFC erabiliz web helbideak beste gailu batekin partekatzeko
1
Egiaztatu gailuek NFC funtzioa aktibatuta dutela eta bi pantailak aktibo daudela.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Web arakatzailea irekitzeko, bilatu eta punteatu .
4
Kargatu partekatu nahi duzun web orria.
5
Eutsi zure gailuaren eta edukia jasoko duen gailuaren atzealdeak bata bestearen
aurka, gailu bakoitzaren NFC hautemate eremuak elkar ukitzeko moduan. Gailuak
konektatzen direnean, miniatura agertuko da.
6
Punteatu miniatura transferitzen hasteko.
7
Transferitzen amaitutakoan, web orria jaso duen gailuaren pantailan agertuko da.
NFC etiketak eskaneatzea
Gailuak hainbat NFC etiketa mota eskaneatzen ditu. Adibidez, poster edo iragarkien
taulan kapsulatutako etiketak edo txikizkako saltzaile baten produktuaren alboko etiketak
eskanea ditzake. Informazio osagarria ere jaso dezakezu; web helbide bat, esaterako.
NFC etiketak eskaneatzeko
1
Egiaztatu gailuak NFC funtzioa aktibatuta eta pantaila aktibo dagoela.
2
Jarri gailua etiketaren gainean, NFC hautemate eremua ukitzen duela. Gailuak
etiketa eskaneatu eta bildutako edukia erakusten du. Punteatu etiketaren edukia
irekitzeko.
116
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
NFC gailu bateragarri batera konektatzea
Zure gailua Sony-k ekoiztutako NFCrekin bateragarria den beste gailu batekin konekta
dezakezu, bozgorailuarekin edo entzungailuarekin esaterako. Halako konexio bat
ezartzerakoan, begiratu gailu bateragarriaren erabiltzailearen gida informazio gehiago
eskuratzeko.
Beharbada Wi-Fi® edo Bluetooth® aktibatuta beharko duzu konexioa gauzatzeko.