Sony Xperia Z - Gailuaren pantaila telebistan islatzea kable baten bidez

background image

Gailuaren pantaila telebistan islatzea kable baten bidez

Gailua telebista bateragarriarekin konekta dezakezu MHL kable bat erabilita, gailuaren

pantaila telebistaren pantailan islatzeko.

MHL eta HDMI™ kableak eta egokigailuak bereiz saltzen dira.

Sony-k ez du bermatzen zure gailuak MHL eta HDMI™ kable eta egokigailu guztiak onartuko

dituenik.

Gailuko edukiak MHL sarrerekin bateragarria den TB batean ikusteko

1

Konektatu gailua telebistara MHL kablea erabiliz. gailuaren egoera barran
agertuko da, konexioa ezartzen denean.

2

Zure gailuaren pantaila bistaratuko da TB-n.

Gailuko edukia HDMI™ sarrera onartzen duten telebistetan ikusteko

1

Konektatu gailua MHL egokigailu batera eta konektatu egokigailua energia behar

duen USB atakara.

2

Konektatu egokigailua telebistara HDMI™ kable bat erabilita. gailuaren egoera
barran agertuko da, konexioa ezartzen denean.

3

Zure gailuaren pantaila bistaratuko da telebistan.

Telebistaren urruneko kontrolagailua erabiltzeari buruzko laguntza ikusteko

1

Zure gailua TB aparatu batera konektatuta dagoela, arrastatu egoera barra

beherantz Jakinarazpenen panela irekitzeko.

2

Punteatu

MHL konektatuta. MHL ezarpenak telebistan agertuko dira.

3

Hautatu

Urruneko agintearen erabilera.

Bideo irteeraren tamaina hauta dezakezu, telebistan ikusten den irudiaren tamaina doitzeko.

Telebistak automatikoki eskalatzeko aukera gaituta badu, ezarpen hau ez da agertuko MHL

ezarpenetan.

Bestela, sakatu telebistaren urruneko kontrolagailuko botoi horia jakinarazpenen panela

irekitzeko.

Gailua telebistatik deskonektatzeko

Deskonektatu MHL kablea edo MHL egokigailua gailutik.