Sare pribatu birtualak (VPN)
Erabili gailua sare pribatu birtualetara (VPN) konektatzeko. Horiekin, sare lokal seguru
bateko baliabideak atzi ditzakezu sare publiko batetik. Adibidez, enpresek eta hezkuntza
erakundeek maiz erabili ohi dituzte VPN konexioak, euren erabiltzaileek intranetetara eta
bestelako barneko zerbitzuetara sartzeko beharra baitute barneko saretik at daudenean
(adibidez, bidaiatzean).
VPN konexioak era askotan konfigura daitezke, sarearen arabera. Zenbait sarek
segurtasun ziurtagiri bat gailura transferitzea eta instalatzea eskatzen dute. Sare pribatu
birtualerako konexio bat konfiguratzeari buruzko informazioa lortzeko, jarri harremanetan
zure enpresako edo erakundeko sareko administratzailearekin.
Erabiltzaile ugari dituen gailua erabiltzen ari bazara, jabe gisa hasi behar duzu saioa, hau da,
erabiltzaile nagusi gisa, VPNaren ezarpenak doitzeko.
Sare pribatu birtualak gehitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gehiago > VPN.
3
Punteatu .
4
Hautatu gehitu nahi duzun VPN mota.
5
Sartu VPNaren ezarpenak.
6
Punteatu
Gorde.
Sare pribatu birtualetara konektatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gehiago > VPN.
3
Sare erabilgarrien zerrendan, punteatu zein VPN sarera konektatu nahi duzun.
4
Sartu beharrezko informazioa.
5
Punteatu
Konektatu.
Sare pribatu birtual batetik deskonektatzeko
1
Arrastatu egoera barra behera.
2
Punteatu VPN konexioaren jakinarazpena konexioa desaktibatzeko.
39
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.