Deiak jasotzea
Dei bat jasotzen baduzu gailua lo moduan dagoenean edo pantaila blokeatuta
dagoenean, telefonoaren aplikazioa pantaila osoa moduan irekiko da. Dei bat jasotzen
baduzu pantaila aktibatuta dagoen bitartean, deia jakinarazpen mugikor gisa bistaratuko
da, hau da, irekita dagoen edozein pantailaren goiko aldean mugitzen den
minimizatutako leiho gisa. Jakinarazpen hori iristen denean, deia erantzun eta
telefonoaren aplikazioen pantaila irekitzearen edo deia ukatzea eta uneko pantailan
gelditzearen artean aukera dezakezu.
Dei bati erantzutea pantaila inaktibo dagoenean
•
Arrastatu eskuinera.
Deiei erantzutea pantaila aktibo dagoenean
•
Pantailaren goiko aldean agertzen den jakinarazpenean, punteatu
ERANTZUN.
Deiari erantzun beharrean, telefonoaren aplikazio nagusiaren pantailara joan zaitezke,
mugitzen den jakinarazpenaren leihoko goiko aldea punteatuz. Bide horri jarraituz gero, deiak
kudeatzeko aukera gehiago aurkituko dituzu. Esaterako, deia mezu baten bidez ukatu nahi
duzun.
Dei bat ukatzeko pantaila inaktibo dagoenean
•
Arrastatu ezkerrera.
Deiak ukatzeko pantaila aktibo dagoenean
•
Pantailaren goiko aldean agertzen den jakinarazpenean, punteatu
BAZTERTU.
Deiari uko egin beharrean, telefonoaren aplikazio nagusiaren pantailara joan zaitezke,
mugitzen den jakinarazpenaren leihoko goiko aldea punteatuz. Bide horri jarraituz gero, deiak
kudeatzeko aukera gehiago aurkituko dituzu. Esaterako, deia mezu baten bidez ukatu nahi
duzun.
Sarrerako deien tonuak isilarazteko
•
Deia jasotzen duzunean, sakatu bolumen tekla.
Deiei SMS baten bidez uko egitea
SMS batekin egin diezaiekezu uko deiei. Deiei uko egiteko mezuak erabiltzen dituzunean,
mezua automatikoki bidaliko zaio deitzaileari eta Mezularitzako elkarrizketan gordeko da
kontaktuarekin batera.
Gailuan aurrez zehaztutako mezu ugari dituzu aukeran. Bestela, mezu berri bat sor
dezakezu. Mezu pertsonalizatuak ere sor ditzakezu, aurrez zehaztutakoak editatuta.
62
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Deiei SMS batekin uko egiteko
1
Deiak jasotzean, arrastatu
Egin uko mezu bidez gora.
2
Hautatu aurrez zehaztutako mezua, edo punteatu eta idatzi mezu berria.
Bigarren deiak SMS baten bidez baztertzeko
1
Deia abian dela bip soinua behin eta berriro errepikatzen bada, arrastatu
Egin uko
mezu bidez gora.
2
Hautatu aurrez zehaztutako mezua edo punteatu eta idatzi mezu berria.
Deiei uko egiteko SMSa editatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Deia > Egin uko deiari mezu bidez.
3
Punteatu editatu nahi duzun mezua eta egin beharrezko aldaketak.
4
Punteatu
Ados.