Movie Creator
Xperia™ Movie Creator aplikazioak 30 segundo inguruko luzera duten bideo motzak
sortzen ditu automatikoki, gordetako argazkiak eta bideoak erabiliz. Aplikazioak
automatikoki zehazten du denbora lerroa bere bideoa sortzeko. Adibidez, larunbat
arratsaldeko irteerako edo zazpi eguneko tarteko ausazko argazki edo bideo hautapena
egin eta bideo bat sor dezake zuretzat. Estilo nabarmendun bideo hau gertu dagoenean,
jakinarazpen bat jasoko duzu. Jarraian, nahi duzun moduan editatu ahal izango duzu
bideoa. Adibidez, izena editatu, eszenak ezabatu, musika aldatu, edo argazki eta bideo
gehiago gehi ditzakezu.
Movie Creator irekitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Movie Creator.
Ez badago argazki edo bideorik gordeta zure gailuan, ez da funtziorik erabilgarri egongo Movie
Creator aplikazioa irekitzen duzunean.
Move Creator aplikazioaren jakinarazpenak desaktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Movie Creator.
3
Punteatu , ondoren punteatu Ezarpenak eta desaktibatu Jakinarazpenak.
Movie Creator desgaitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Aplikazioak > Guztiak.
3
Bilatu eta punteatu
Movie Creator > Desgaitu.