Sony Xperia Z - Bideoak aplikazioan bideoak ikustea

background image

Bideoak aplikazioan bideoak ikustea

Erabili Bideoak aplikazioa gailura deskargatutako edo bertan gordetako filmak eta bideo

edukiak erreproduzitzeko. Bideoak aplikazioak filmen posterrak, laburpenak eta

generoari zein zuzendariari buruzko informazioa eskuratzen lagunduko dizu. Gainera,

sare berera konektatuta dauden beste gailu batzuetan ere erreproduzi ditzakezu

bideoak.

Agian Bideoak aplikazioan ezin izango dira bideo fitxategi batzuk erreproduzitu.

1

Ikusi menuko aukerak

2

Bistaratu azkenekoz erreproduzitutako bideoa

3

Arrastatu pantailaren ezkerreko ertza eskuinerantz deskargatutako eta gordetako bideo guztiak

arakatzeko

4

Punteatu gordetako edo deskargatutako bideo fitxategiak erreproduzitzeko

5

Korritu gora edo behera edukia ikusteko

PS Video aplikazioa duen Sony Entertainment Network ez dago erabilgarri merkatu guztietan.

Zehaztapen eta baldintza gehigarriak aplikatuko dira.

Bideoak Bideoa aplikazioan erreproduzitzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu

Bideoa.

2

Bilatu eta punteatu erreproduzitu nahi duzun bideoa. Bideoa pantailan bistaratzen

ez bada, arrastatu pantailaren ezkerreko ertza eskuinerantz Bideoa aplikazioaren

hasierako pantailako menua irekitzeko eta, ondoren, bilatu eta punteatu

erreproduzitu nahi duzun bideoa.

3

Kontrolak bistaratu edo ezkutatzeko, punteatu pantaila.

4

Erreproduzitzea eteteko, punteatu . Erreproduzitzen jarraitzeko, punteatu .

5

Atzera egiteko, arrastatu garapen barra markagailua ezkerrerantz. Aurrera azkar

egiteko, arrastatu garapen barra markagailua eskuinerantz.

Bideoak kanpoko gailuetan erreproduzitzeko

1

Bideo bat erreproduzitzen ari denean, punteatu pantaila kontrolak bistaratzeko.

2

Punteatu >

Throw.

3

Hautatu bideoa erreproduzitzea nahi duzun kanpoko gailua. Kanpoko gailu

erabilgarririk ez badago, jarraitu pantailako argibideei kanpoko gailu bat gehitzeko.

108

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Bideoa aplikazioaren ezarpenak aldatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu

Bideoa.

2

Punteatu >

Ezarpenak eta, ondoren, aldatu ezarpenak.

Bideoa erreproduzitzen ari denean soinu ezarpenak aldatzeko

1

Bideoa erreproduzitzen ari denean kontrolak ikusteko, punteatu pantaila.

2

Punteatu >

Audio ezarpenak eta, ondoren, aldatu ezarpenak.

3

Amaitutakoan, punteatu

Ados.

Bideoak partekatzeko

1

Bideo bat erreproduzitzen ari denean, punteatu eta

Partekatu.

2

Punteatu hautatutako bideoa partekatzeko erabili nahi duzun aplikazioa eta jarraitu

bidaltzeko urratsei.