Argazkiak eta bideoak ikustea
Erabili Albuma aplikazioa kamerarekin ateratako argazkiak ikusteko eta bideoak
erreproduzitzeko, edo gailuan gorde duzun antzeko edukia ikusteko. Kronologikoki
antolatutako sareta batean bistaratuko dira argazki eta bideo guztiak.
1
Punteatu ikonoa Albuma aplikazioko hasierako pantailako menua irekitzeko
2
Ikusi irudi guztien aurkezpena edo gogokoetan gehitu dituzunenak soilik
3
Arrastatu pantailaren ezkerreko ertza eskuinerantz Albuma aplikazioaren hasierako pantailako menua
irekitzeko
4
Talde honetan dauden elementuen data tartea
5
Punteatu argazki edo bideo bat pantaila osoan irekitzeko
6
Korritu gora edo behera edukia ikusteko
Argazkiak eta bideoak ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Albuma.
3
Punteatu ikusi nahi duzun argazkia edo bideoa. Eskatuz gero, punteatu >
Bideoa > BEHIN BAKARRIK.
4
Korritu ezkerrera hurrengo argazkia edo bideoa ikusteko. Korritu eskuinera
aurreko argazkia edo bideoa ikusteko.
Bideoak irekitzeko aukeratuta duzun aplikazio lehenetsia aldatu nahi baduzu, punteatu
Ezarpenak > Aplikazioak eta pasatu hatza Guztiak fitxaren gainetik. Ondoren, hautatu
aplikazioa eta punteatu
EZABATU LEHENESPENAK aukera Abiarazi lehenespenez atalean.
Gailua alde batera okertzen duzunean pantailaren orientazioa automatikoki aldatzen ez bada,
punteatu
Aldatu pantailaren orientazioa Ezarpenak atalean > Pantaila > Gailua biratzen
denean.
Miniaturen tamaina aldatzeko
•
Albumeko argazkien eta bideoen miniatura ikusten ari zarenean, aldendu hatz bat
bestetik handitzeko eta elkartu bi hatzak txikitzeko.
Argazkiak handitzeko edo txikitzeko
•
Argazki bat ikusten ari zarenean, aldendu hatz bat bestetik handitzeko eta elkartu bi
hatzak txikitzeko.
101
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Argazkien aurkezpena ikusteko
1
Argazki bat ikusten ari zarenean, punteatu pantaila tresnen barra ikusteko, gero
punteatu >
Aurkezpena albumeko argazki guztiak erreproduzitzen hasteko.
2
Punteatu argazki bat aurkezpena amaitzeko.
Bideoak erreproduzitzeko
1
Albuma aplikazioan, bilatu eta punteatu erreproduzitu nahi duzun bideoa.
2
Punteatu eta, ondoren, punteatu
Bideoa > BEHIN BAKARRIK.
3
Ez bada erreprodukzio kontrolik erakusten, punteatu pantaila horiek erakusteko.
Kontrolak ezkutatzeko, punteatu pantaila berriro.
Pausatu bideoak
1
Bideo bat erreproduzitzen ari denean, sakatu pantaila kontrolak bistaratzeko.
2
Punteatu .
Aurreratu eta atzeratu bideoak
1
Bideo bat erreproduzitzen ari denean, sakatu pantaila kontrolak bistaratzeko.
2
Arrastatu progresio barraren markatzailea ezkerrera, birbobinatzeko; edo
eskuinera, azkar aurreratzeko.
Bideoen bolumena doitzeko
•
Sakatu bolumen tekla.