Sony Xperia Z - Albuma aplikazioaren hasierako pantailaren menua

background image

Albuma aplikazioaren hasierako pantailaren menua

Albuma aplikazioaren hasierako pantailaren menuaren bidez, argazki album guztiak

(efektu bereziak erabiliz gailuaren kamerarekin ateratako argazkiak eta bideoak barne)

zein PlayMemories Online, Picasa™ eta Facebook bezalako zerbitzuen bidez sarean

partekatzen duzun edukia araka ditzakezu. Zerbitzu horietan saioa hasten baduzu,

edukia kudeatu ahalko duzu eta irudiak sarean ikusi. Albuma aplikaziotik, geoetiketak

gehi ditzakezu argazkietan, oinarrizko editatze zereginak gauza ditzakezu, eta hari

gabeko Bluetooth® teknologia edo posta elektronikoa bezalako metodoak erabil

ditzakezu edukia partekatzeko.

105

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

1

Ikusi argazkiak eta bideoak sareko PlayMemories Online zerbitzuaren bidez

2

Itzuli Albuma aplikazioko hasierako pantailara, eduki guztia ikusteko

3

Ikusi gogoko dituzun argazkiak eta bideoak

4

Ikusi gailuan gordetako bideo guztiak

5

Ikusi argazkiak mapan edo Mundu ikuspegian

6

Ikusi ikuspegitik kendu dituzun argazki eta bideoak

7

Ikusi efektu bereziak erabiliz gailuaren kamerarekin ateratako argazki eta bideo guztiak

8

Ikusi gailuko hainbat karpetatan gordeta dauden argazki eta bideo guztiak

9

Ikusi aurpegiak dituzten argazki guztiak

10 Ikusi sare bereko gailuetako argazki eta bideoak

11 Ikusi USB memorian gordetako argazki eta bideo guztiak

12 Ireki Albuma aplikazioko ezarpenen menua

13 Korritu gora edo behera, edukia ikusteko

Sareko PlayMemories Online zerbitzua ez dago herrialde edo eskualde guztietan erabilgarri.

Lineako zerbitzuetako argazkiak Albuma aplikazioan ikusteko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Arrastatu Albuma aplikazioaren hasierako pantailaren ezkerreko ertza eskuinerantz

eta, ondoren, punteatu

Albuma.

3

Punteatu nahi duzun lineako zerbitzua eta, ondoren, jarraitu pantailako argibideei

hura erabiltzen hasteko. Zerbitzuan kargatu dituzun eta erabilgarri dauden lineako

album guztiak bistaratuko dira.

4

Punteatu edozein album bere edukia ikusteko eta, ondoren, albumeko argazki bat.

5

Korritu ezkerrera hurrengo argazkia edo bideoklipa ikusteko. Korritu eskuinera

aurreko argazkia edo bideoa ikusteko.